top of page
Copia de pexels-uxusofia-3021724_edited_edited.jpg

Eman geure inguru naturalean bilatzen duzun etxerako pasua, denbora eta dirua aurreztuz.

Sartu doan zure ametsetako etxea lortzeko gakoak azaltzen dituen bideora.

1729162429010_edited_edited_edited.jpg

Gure laguntzarekin lortuko duzu:

1 / Denbora eta dirua aurreztea

Utzi denbora alferrik galtzeari eta hasi zure egoera partikularrerako aukerak aurkitzen, epe mugatu batean. 

Ahaztu ziurgabetasuna eta lortu aukera bakoitzaren bideragarritasunaren ziurtasuna, guztizko inbertsio-aurrekontuarekin.

Aldaketa atzerapenik eta konplikaziorik gabe egiteko garaia da.

2 / Zure bizitza kalitatea hobetzea

Imajinatu berriro naturarekin konektatzea, hiriko estresetik kanpo eta ingurune lasai batean bizitzea. 

Aldatu pisu ñimiño eta kanpo-espaziorik gabeko horiek etxe malgu baten truke, zure beharretara egokitzen dena eta zuretzat eta zure familiarentzat benetako espazio batez gozatzeko aukera ematen dizuna. 

Hobeto bizitzeko unea da, orain.

3 / Zure balioetan oinarritutako etxea sortzea

Eraiki zuk eta zure familiak behar dutenari erabat egokitutako etxe bat, zuen balioak eta ametsak islatzen dituen leku bat.
Irakatsi zure seme-alabei natura zaintzen eta naturatik ikasten, elkarrekin historiaz betetako espazioa sortzen duzuen bitartean.
Babestu ez ezik, euskal baserrien kultura ere ohoratzen duen etxe batean bizi, esanahiz betetako ondarean.

Eman urratsa zure etxea helburu duen etorkizun baterantz.

Copia de pexels-uxusofia-3021724_edited_edited.jpg

Zenbat denbora daramazu pausorik
eman gabe?

Unai (Getxo)

Ezin nuen leku bat topatu nire proiektua burutzeko. Sei urte eman ditut bilatzen eta oso zaila egin zait bilatzen nuen gauza zehatz hori aurkitzea.
Asko lagundu dit, nik gauzak bilatu ahal ditudalako, baina gero legeak begiratu behar dira egin nahi dena ea posible den ikusteko. Zuek bilaketa eta iragazpen lana egin duzuenez, askoz ere errazagoa izan da dena.
 Tratu oso gertukoa eskaini duzue eta beti egon zara adi eskatutako gauzei, edota komunikazioari ere bai.

Ane (Galdakao)

Etxebizitza batean interesatuta geunden baina zalantzak genituen azpiegituren inguruan, jabetza horizontalaz gutxi genekien, beharrezkoak ote ziren instalazioen berrikuntza, eta beste hainbat gairen inguruan profesionalen ikuspuntua beharrezkoa zela ikusten genuen. ​
Erosketaren aurretik argi izan beharrekoak lehenesten batez ere lagundu zigun. ​
 Aholkularitza zerbitzuarekin oso pozik,
erosketaren aurretik argi izan beharrekoak lehenesten batez ere. 

Patxi (Sunbilla)

Lur jakin batean zerbait eraiki zitekeen jakitea (eta baiezkoan zer), eta inguru zabalago batean zerbait parekagarria bilatzea, berezko interesagatik eta alderatzeko interesagatik. 
Aholkularitza, bilaketa eta 'entzuketa'-rekin izugarri lagundu zenidaten.
Oso gustura nago emaitzarekin eta berriro kontratatuko nuke.
Copia de pexels-uxusofia-3021724_edited_edited.jpg

Sartu doan, zure ametsetako etxea lortzeko gakoak azaltzen dituen bideora:

bottom of page