
Ezagutu gaitzazu
NUA, benetako jendeari lagundu eta benetako arazoak konpontzeko gogotik bersortu da. Herrialdeen egoerak pertsonen bizitzeko modua birplanteatzera eraman gaitu.
Etxebizitzaz aldatzeko edo berri bat lortzeko prozesua, askotan, zalantzaz betetako bide bat da, eta ez dugu prozesuan, modu objektiboan, gidatuko gaituzten konfiantzazko profesionalen aholkularitzarik.
Horregatik, gure esperientzia eta ikasketen bidez, bilatzen duzun etxea sortzen lagunduko dizugu, ingurune natural batean, zure bizitza eraldatuko duten aukerak aurkituz.

Arkitekta
Arkitekta izatea erabaki nuen, sormenak liluratzen nauelako. Gure inguruneari eragiten dioten arazoak konponduz sorkuntza-eremu hori ematen zidan lanbidea aurkitu nuen arkitekturan, eta zalantzarik gabe erronkari aurre egin nion .
Beti sentitu izan dut naturak bakea ekartzen didala, baina are gehiago pandemia urte hauen ondoren eta harekin harreman estuagoa izan ondoren, bakea eta askatasuna eskaintzen dizun etxebizitza eta inguru batean bizitzeak duen eraginaz jabetu naiz.
2013az geroztik, 11 urte eman ditut arkitekto gisa prestatzen eta lanean. Hainbat enpresa eta inmobiliarekin lankidetzan aritu naiz, hala eta azken 5 urteetan Uxuerekin batera, independente gisa. Urte hauek inguratzen gaituen sistemaz ikasi eta prespektiba hartzeko balio izan didate, eta baita ere oinarri izan dira, arkitekturaren bidez irtenbide berriak proposatzerako orduan.
Nerea Sanchez

Arkitekta
Herri txiki batean bizi izan naiz, naturaz, animaliaz eta bake eta askatasun askoz inguratuta.
Askatasuna edozein txokotan jolasteko, askatasuna edozein pertsonarekin harremantzeko, askatasuna naturan dagoen edozein animaliarekin esperimentatzeko. Denborarekin, oso txikitatik izan dudan bizi-kalitatea apreziatzen ikasi dut.
2013az geroztik, herriaren eta hiriaren artean, 11 urte eman ditut arkitekta gisa trebatzen eta lanean. Nire prestakuntzaren ondoren, herria ez nuen nire ametsetako ibilbide profesionalaren parte ikusten, hiriak ibilbide horretan herriak baino gehiago lagunduko zidala uste nuen. Baina lan-merkatu ezegonkorraren eta ohitutako bizi-kalitatearen faltaren ondorioz, nire bokazioarekin eta beharrekin lotutako alderdi asko planteatu nituen.
Horretatik ikastea erabaki nuen, nire ezagutzak erabiliz, beste pertsona batzuen bizi-kalitatea hobetuko duten etxebizitzak bilatzen.
Uxue Mutuberria